XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

URA Bizitzaren ama ura da; uretan sortu eta gauzatu bait zen bizitza, hasieran lurra mehatxatzen zuten erasoetatik babesturik.

Edaten dugun ura Gardena da, usainik ez du, ezta gusturik ere.

Eskutan hartzen saiatzen bagara, busti egiten gaitu, ihes egiten digu, lurrera erori eta azkar desagertzen den putzua uzten du.

Nora joan da? Nondik dator?.

Uraren zikloa Ikusiak dituzu ibaiak, laku eta itsasoak.

Planetaren hiru laurden estaltzen ditu urak, eta hantxe gauzatzen da bizitzaren zati handi bat.

Eguzkiaren beroaz, lurrindu eta igo egiten da, zeruan ikusten dituzun hodeiak sortuz.

Han geratzen da, lurrin bihurturik, haizetan flotatzen, korronte hotz batek kondentsatzen duen arte: erori egiten da orduan, euri, elur edo kazkabar bihurturik.

Ur horiek, gehienak, itsasora erortzen dira; lurrera besteak.

Urak harkaitzak jotzen ditu, eta txoke horren ondorioz, biribildu egiten dira pixkanaka-pixkanaka, mendiak.

Ura lur azpian sartzen da, sustantzia mineralak disolbatuz, landareek har ditzaten.

Lurra iragazkorra bada, oso maila sakonetara heldu liteke ura, lur azpiko korronteak osatuz: korronte horiek kanporatu egingo dira gero, iturri, ibai, geiser eta abar bihurturik.

Ur naturala Begiraiozu argitan baso ur bati: partikula ugari ikusiko duzu suspentsioan.

Ur naturala, ibai edo iturri batekoa, ez da inoiz guztiz garbia.

Egin duen bidean, lur azalera atera aurretik eta gero, ibaibidean, era askotako materialeak disolbatu ditu, eta disolbaezinak berriz eraman.

Itsasoko ura gazia dela diogu, gatz ugari dauka eta disolbaturik.

Ibai eta laku gehienetako urak ez du gatz askorik, ur geza da.

Iturri batzuetatik ur gasduna ateratzen da: ur mineralak dira.

Beste batzuek, zeinetatik ur beroa sortzen den, ur termalak dira.

Eskuak garbitzen dituzuenean, platerak edo arropa garbitu, uraren zikinkeria disolbatzen ari zara.

Ura garbitzerik ba al dago?.

Etxeko harraskatik, konketatik, baineratik doan ura, hodi batzuetatik beste hodi handiagotara joaten da, hiri guztiko hondakinak jasoz.

Hiria txikia bada, ur hauek ibaira edo itsasora isurtzen dira: bertan, bakteria izeneko mikroorganismo batzuek deskonposatuko dituzte hondakinak eta ura garbitu.

Hiria handia bada ordea edo urak industri-etekinak badaramatza, garbitu egin behar da, bakterien eragina ez litzateke eta nahikoa, eta ura kutsatu egingo litzateke.

Arazketa estazioek garbitzen dute ur geza.

Lehenbizi iragazi egin da, partikula handiak jasoz.

Ondoren malutapena deritzana egiten da, alegia, partikula txikiak bilduko dituzten sustantziak eranstea, partikula horiek handituz banatzen errazagoak izan daitezen.